Amaitu berri den 2011 urteak agur berezi bat utzi digu Euskal Herrian metala maite dugun guztioi, eta ez bakarrik hemengo metala maite dutenei, osotara metala maite dugu guztioi.
Ortots burdin hotsak metal zigilu independienteak bere bidean etena iragarri du. Nahiz eta oraindik web horriak aurrera jarraitu www.herrikoburdina.net/ortots, Denial taldearen Ophiuchus diska izan da azken argitalpena.
Ortotsek azken babesa |
Gaueko Arimak elkartekook oso lotuak izan gera Ortotsekin eta batez ere bere atzean ibili den Inaxiorekin. 2007ko Irailaren 12an Elbereth taldeak (Gaueko Arimak Elkarteko partaide den taldea) beraien lehen lana aurkeztu zuten Donostiako Koldo Mitxelenako areto nagusian. Ordurako Ortotsek bere bidea hasia zuen eta ilusioz beterik Euskal Herrian egindako metal musika laguntzea eta bultzatzea zuen helburu.
Ortotsen babespean atera ziren lehen diskak |
Haseratik harrapatu zituen Inaxioren ilusioak Elberetheko partaideak, agian hauek ere musika eta eszena ikusteko modu berezia zuten, izan, izan bada Euskal Herriko metal eszenarik noizbait.
Horri honetatik ausnarketa txiki bat proposatzen dugu Euskal Herrian metala bultzatzen duten guztiei, eta ez bakarrik euskaraz egindako metala maite dutenei, baizik eta metala osotara jarraitu eta bultzatzen duen jende guztiari.
Agian oraindik goiz da konturatzeko horrelako disketxe txiki eta independiente batek egin dezakeen lana faltan botatzeko, baina berarekin lan egin dugunok badakigu lan ixil eta ordainezinak beti ekarri izan dituela fruituak. Agian ez norbaitek uste edo nahi lituzkeen fruitu gozoak, baino gaur egungo musikaren errealitatea aurrez aurre ikusten dugunok argi dakagu fruitu hoiek eman duten laguntza eta freskotasuna.
Inizitiba altruistek lagun gutxi izaten dituzte gaur egungo gizarte honetan, naiz eta ahoa betetzen zaigun gure pentsamolde progreaz, ekintzak aurrera atera behar direnean bakarrik geratzen dira sortzaileak. Eta ez bakarrik ekintza aurrera atera beharreko lanetan, baizik eta ekintza bultzatu eta babesteko orduan ere beti izaten ditugu zeregin hobeak.
Hainbat dira Euskal Herrian bai webzine bidez, web irrati bidez, eta abarren bidez beraien lanarekin Euskal Herriko taldeak babestu eta zabaltzen dituztenak. Ohiko medioetatik ez dagoen babesa eskeintzen diote gurean aberatsa den musika eta talde eszena bati. Hauek ematen duten babesa bueltatzen ez bada azkenean hutsean geratzeko aukera dago.
Lehen esan bezala agian goiz da baloratzeko, baino honelako ekimenek izan dute "eszena" bizirik, gu geu gera hiltzen uzten ditugunak. Horregatik eta beste behin ere, ekimen altruista hauek babestea eskatu besterik ezin dugu.
Gaueko Crew

2009 Elbereth taldearen Arimak Pizturik Dirau diska babestu zuen Ortotsek |

No hay comentarios:
Publicar un comentario