domingo, 18 de diciembre de 2011

Urteko azken metala lehen ekintzaren balorazio positiboa. Nahiz eta, hasten ari diren talde gehinekin pasatzen den bezala, jende askorik ez izan kontzertuan (hemendik jendeari talde gazteei behar bezalako bultzada emateko eskaria ...) bai Jostion taldeak eta bai Switch taldeak kontzertu zuzena eta potentea eskeini zuten.

Bi taldeen ardatz metala izaki bakoitzak bere estiloan abesti sorta bikaina eskeini zuten.

JOSTION


Bateria pontentea eta kitarra gogorrak, metal pisutsua eskeini zuten. Hainbat bertsioren bidez giroa animatzen saiatu ziren, ejekuzio ona abeslari expresibo batekin.

SWITCH


Metal tradizionalagoa jorratzen duen bostkotea. Ejekuzio potentea bi gitarjole bikainekin. Panteraren Domination bertsioarekin amaitu zuten jendeari sentsazio onak utziaz.

Aurrera begira lanean jardungo duten bi talde, zuzeneko pontentea lantzen dutenak. Jarraituko ditugu.

Gaueko Crew


No hay comentarios:

Publicar un comentario